Ekainak 3 da festetako argazkiak aurkezteko azken eguna

Ataria 2022ko mai. 23a, 10:01

Garai ezberdinetako argazkiekin osatu nahi du Alegiako Festa Batzordeak Karmen jaiak iragarriko dituen eskuko egitaraua, eta ekainak 3, ostirala da, argazkiak bidaltzeko azken eguna.

Alegiako Festa batzordeak Karmen jaiak iragartzeko etxez etxe banatzen duen festetako egitaraua argazki ezberdinekin osatu nahi du. Garai eta era ezberdineko argazkiak bildu nahi ditu, eta horretarako herritarrengana zuzendu dira. Herritarrek dituzte festetako argazkiak jaso nahi dituzte.

Alegiako jaiekin lotura izan dezaketen argazkiak nahi dituzte, bai azken urteetakoak, eta baita beste garai batzuetakoak ere. Jaiekin lotura duten edozein ekitalditakoak izan daitezke. Argazkiak bidaltzeko azken eguna ekainaren 3a, ostirala, izango da, eta argazkiak dituztenek kultura@alegia.eus helbide elektronikora bidali beharko dituzte. Hori bai, argazkiak bidaltzen dituztenek argazki horiek argitaratzeko baimena ematen dutela ulertuko dela adierazi dute udaletik. 

Festa batzordeak aldez aurretik eskerrak eman nahi izan dizkie ekimenarekin bat egingo duten herritarrei, eta era berean, dituzten argazkiei begirada bat bota eta parte hartzera animatu ditu herritarrak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!