Argazkiak eta habiak tarteko, Langaurren

Ataria 2022ko maiatzaren 23a

Langaurrera mendi irteera egin zuten atzo Alegiako Argazkizaleen Taldeak, Intxurre elkarteak, Mendi Asanbladak eta Alegiako Udalak elkarlanean antolatuta. "Goiz polita" pasa zutela kontatu dute parte hartzaileek, eta Argazki Rallyko gaiei buruzko argazkiak ateratzen zituzten bitartean, Aranzadiko lagunen laguntzarekin hamar txori habi egin eta jarri zituzten Langaurreko zuhaitzetan. Bertan bazkaldu zuten, eta ondoren Intxurre Elkartearen eskutik parte hartzaile guztiek izozkia jaso zuten elkartean bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!