Elorri Aldapak ezin izan du igoera faseko finalerdia irabazi

Ataria 2022ko maiatzaren 19a

Elorri Aldapa saskibaloi taldeak galdu egin zuen larunbatean igoera faseko finalerdia. Mondragon Unibertsitatea talde indartsuaren kantxan jokatu zuten eta maila oso ona eman arren, azkenerako 69 eta 62 galdu zuten alegiarrek.

Dena den, mailaz igotzeko aukerekin jarraitzen dute oraindik Elorri Aldapakoek. Larunbatean 18:00etan Arrasaten jokatuko den hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida irabazten badute, bigarren mailara igotzeko txartela lortuko dute. Mondragon Unibertsitatea B taldea izango dute aurkari, Easoren aurka beste finalerdia galdu duen taldea.

Elorri Aldaparen partida ikustera zale ugari joan ziren larunbatean Arrasatera. Etengabe animatzen aritu ziren eta bai larunbatean Arrasatera joan zirenei eta baita urte osoan zehar taldea babestu dutenei ere, eskerrak eman nahi dizkie taldeak. Larunbatean Arrasaten azken urrats hori ematen laguntzeko babesa ere eskertuko dutela adierazi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!