Langaurre Egunera joan nahi dutenek izena eman behar dute

Ataria 2022ko maiatzaren 18a

Hilaren 29an, igandean, ospatuko dute Langaurre Eguna, Alegian; hilaren 24a da apuntatzeko azken eguna. 

Alegian ohitura dute Langaurrera igotzeko, eta igande honetan bertan bisitatuko dute argazki rallya eta habi kutxa tailerra tarteko. Baina Langaurre Eguna ere egiten dute alegiarrek, eta hori astebete beranduago izango da, hau da, hilaren 29an, igandean.  Alegiako Udalak antolatuta herritarren arteko egun bat izango dute. Hori bai, bazkaltzera joateko asmoa dutenek izena eman beharko dute. 

Hilaren 24a izango da apuntatzeko azken eguna. Kultur etxera joanda, edota udalaren webgunean bertan eman daiteke izena. 09:00etan jarri dute ordua oinez Langaurrera igotzeko, eta 11:30ean hamaiketakoa egingo dute. Bazkaltzeko ordua 14:00etan izango dute, eta jatekoa bakoitzak berea eraman beharko du. Hala ere, pisurik gabe igotzeko aukera izango da, udalak janaria igotzeko zerbitzua eskainiko baitu. Honela, oinez doazenei zama arinduko diete.

Bezperan, ordea, festa eguna izango dute. Intxurre futbol taldeak denboraldi amaierako festa ospatuko baitu iluntzean, plazan.

Kultura batzordeak, bilera
Hilaren 25ean, asteazkenean,  Kultura batzordeak bilera egingo du, 18:00etan, kultur etxean. Bilera hori herritar guztientzat irekia izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!