Argazki Rallya eta Habi kutxa tailerra egingo dituzte, Langaurren

Ataria 2022ko maiatzaren 5a

Alegiako Argazkizaleen Taldeak, Intxurre elkarteak, Mendi Asanbladak eta Alegiako Udalak elkarlanean antolatu dute Langaurrera mendi irteera, hilaren 22rako.

Argazki Rallya egingo dute, eta izen ematea Langaurrera abiatu baino lehen egingo dute Intxurre Elkartean. Norberak bere kamera edo mugikorrarekin atera beharko ditu argazkiak. 09:00etan plazatik abiatuta Langaurrera igoera egingo dute.

Behin Langaurrera igota, Txorien Habi kutxen tailerra egingo dute 11:00etan. Aranzadi elkarteko kideen gidaritzapean egingo da, eta habiak eraiki eta bertan jarriko dituzte. Izena eman beharko da hilaren 9tik 20ra bitartean, kultur etxean edo udaleko web orrian. Langaurren bazkalduko dute, eta bueltan, parte hartzaileei izozkiak banatuko dizkiete Intxurre elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!