Argazki bilketa egin nahi du Alegiako festa batzordeak jaien egitaraurako

Ataria 2022ko maiatzaren 5a

Karmen jaiak iragartzeko eskuko egitaraua garai ezberdinetako argazkiekin osatuko dute.

Alegiako Festa batzordeak Karmen jaietako argazki ezberdinekin osatu nahi du aurten etxez etxe banatzen den festetako egitaraua. Horretarako, argazkiak biltzeko deialdi bat zabaldu du.

Alegiako jaiekin lotura izan dezaketen argazkiak bildu nahi dituzte, bai azken urteetakoak, eta baita beste garai batzuetakoak ere. Jaiekin lotura duten edozein ekitalditakoak izan daitezke.

Argazkiak bidaltzen dituztenek argazki horiek argitaratzeko baimena ematen dutela ulertuko dela adierazi dute udaletik. Argazkiak bidaltzeko azken eguna ekainaren 3a, ostirala, izango da. Argazkiak dituztenek kultura@alegia.eus helbide elektronikora bidali beharko dituzte.

Festa batzordeak aldez aurretik eskerrak eman nahi izan dizkie ekimenarekin bat egingo duten herritarrei, eta era berean, parte hartzera animatu ditu herritarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!