"Asebeteta eta pozik"

Ataria 2022ko maiatzaren 4a

Argazkia: T. Gomez

Alegiako Txintxarri abesbatzako kideek Extremadurara egin dute bidaia, eta "pozik" itzuli dira Hervas herrian eskainitako kontzertuak izan zuen harrera ikusita.

Extremadurara egindako bidaiatik "asebeteta eta pozik" itzuli direla esan dute Alegiako Txintxarri abesbatzako kideek.

Caceresko Hervas herrian eskaini zuten kontzertua joan den apirilaren 22an, eta bertaratu zirenek "pozik" entzun zituztela alegiarren doinuak adierazi dute. Bukaeran, entzuleak zutik jarri zitzaizkiela kontatu dute, eta txalo zaparrada batekin erantzun zieten Alegiako abeslariei. Azken kantua Hervasko abesbatzarekin batera eskaintzeko aukera izan zuten.

Garbiñe Orbegozok zuzenduta eta Mariaje Rekondok pianoarekin lagunduta egin zuten 62. urteurreneko ospakizun emanaldia.
Gainerako egunetan, Caceresko eta Salamancako hainbat herri bisitatzeko aukera ere aprobetxatu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!