Bazkideek gimnasioa astelehenetik igandera erabiltzeko aukera dute

Ataria 2022ko apirilaren 21a

Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko gimnasioa astelehenetik igandera erabiltzeko aukera izango da hemendik aurrera. Ordutegi berrira egokitu ahal izateko erabiltzaile guztiek kultur etxetik pasa beharko dute txartelak eguneratzera.

Alegiako Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko gimnasioa astelehenetik igandera erabili ahal izango dute hemendik aurrera bertako bazkideek. Asteko zazpi egunetan 08:00etatik 21:00etara izango dute zabalik gimnasioko bazkideek, eta txartela erabili beharko dute sartu ahal izateko.

Ordutegi berrira egokitu ahal izateko, bazkide guztiei asteburuan gimnasiora sartu ahal izateko txartela eguneratu behar dutela gogorarazi diete udaletik. Horretarako, kultur etxeko harreratik pasa beharko dute astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara edo 15:00etatik 21:00etarako ordutegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!