2022/04/22 10:30
Alegiako gazteek antolatuta Mendi Ginkana egingo dute herrian. Haur, gazte eta helduentzat izango da. Aldez aurretik izena eman behar da eta 2 euro ordaindu: galdetegia. Langaurren amaituko dute ginkana, eta behin talde guztiak bertara iritsita bazkaldu egingo dute parte hartzaile guztiek. Langaurren ere jolasak egingo dituzte.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?