Futbol festa polita

Ataria 2022ko apirilaren 9a

Realeko beteranoek 1-8 irabazi dute Intxurreko beteranoen aurkako partida.

Intxurre elkartearen 50. urteurreneko ekitaldien barruan futbol partida polita ikusteko aukera izan da Alegiako Elorri futbol zelaian. Hain justu, Intxurre taldeko beteranoek Realeko beteranoen aurka jokatu dute. 1-8 amaitu da partida Realaren alde.

Alegiarrentzat ederki hasi da partida, euren aldeko golarekin, baina, Realeko jokalariek segituan  irauli dute markagailua lehendabiziko zatian, eta atsedenaldira 1-3 joan dira jokalariak. Bigarren zatian, berriz, Intxurrek ez du golik egin, eta Realak beste 5 sartu ditu.

Dena den, emaitza ez zen gaurkoan garrantzitsuena. Intxurre futbol taldeak 25 urte egin zituen iaz, eta taldean aritutakoak futbolean berriro ikusteak ikusmina sortu du, eta herritar asko gerturatu dira futbol zelaira ikuskizunaz gozatzera. Realeko beteranoek, asko adinean aurrera doazen arren, maila ona erakutsi dute, baina, alegiarrek ere eusten jakin dute, futbolean jokatzen ez zaiela ahaztu erakutsiz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!