'Zuk ez duzu ordezkorik' saioa, trafiko istripuak prebenitzeko

Ataria 2022ko apirilaren 5a

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren 'Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik' izeneko ekitaldia izango da, ostegunean, Alegiako Aralar institutuan. Saioak ibiltariek trafiko istripuak prebenitzeko helburua du, eta Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzenduta daude. Jaurlaritzako kanpaina honetan, 15 eta 20 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte. 

Alegiako Aralar institutura iritsiko da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik  kanpaina, ostegunean. Ibiltariek trafiko istripuak prebenitzeko helburua daukate, eta Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzenduta daude. Jaurlaritzako kanpaina honetan, 15 eta 20 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte.
 
Zuk ez duzu ordezkorik bide hezkuntza programa bertako gazteen aurrean aurkeztuko dute. Alegian, 10:37an DBH4ko ikasleei streaming bidezko saio bat eskainiko diete. Online edo streaming bidezko saioa izango den arren, ekitaldian zehar testigantza ezberdinak ikusteko eta entzuteko aukera izango dute: ertzaina, suhiltzailea, larrialdietan lan egiten duen medikua, trafiko istripuek utzitako biktimak… Lehenengo pertsonan kontatutako testigantza horien bitartez gazteen barnea mugitzea lortzen dute, eta "bizipen horiek oso hunkigarriak izaten dira eta gazteengan inpaktu handia edukitzen dute".
 
Orain arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 58 udalerritan egon da programa, eta dagoeneko 144 saio burutu dituzte, eta horietan 161 ikastetxek hartu dute parte.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!