Alegiatik ere pasa da Oinatz Bengoetxea

Ataria 2022ko apirilaren 4a

Alegiako Elorri frontoia lepo bete zuen Bengoetxea VI.ak, ostiralean. Intxurre elkartearen 50. urteurrenaren barruko jaialdian "giro ederra" izan zela adierazi dute antolatzaileek. Oinatz Bengoetxeak Aratz Irazustabarrena lagun zuela jokatu zuen Jon Erasun eta Julen Alberdiren aurka. Intxurreko nesken arteko palazkoa ere jokatu zuten Uxue Olano eta Oneka Karrerak, Anne Agirre eta Nagore Muruaren aurka. Jaialdi ederraren ostean, amaieran, Oinatz Bengoetxeari eta Jon Erasunei oroigarri bana eman zieten Intxurreko kideek eta afari batekin eman zioten amaiera egunari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!