16:00etatik aurrera eskolako auzolanarekin jarraituko dute

Ataria 2022ko martxoaren 28a

Alegiako eskolako Iturri Zahar guraso elkartea jolastokia eraldatzen ari da auzolana deituta. Ostiralean egin zuten saio bat, eta gaur ere pintaketa lanekin jarraituko dute.

Ostiral arratsaldean hasitako auzolanari jarraipena emango diote, gaur, 16:00etan, Alegiako eskolako jolastokian. Alegiako Herri Eskolako jolastokia eraldatzen ari dira, eta Iturri Zahar guraso elkartetik herritar guztiei dei egin diete gaur arratsaldeko auzolanean parte hartzeko. 

Iazko urtean hasi ziren eraldaketarako pausoak ematen. Parte hartze prozesu bat tarteko enpresa batekin aritu ziren lanean guraso elkarteko kideak, eta proiektu bat gauzatu zuten. Orain pintaketekin ari dira. Besteak beste, baranda pintatzen bukatzea falta zaie, eta frontoi bat ere pintatzen ari dira. 

Aurrerago, loreontziak jartzeko asmoa dute, futbol zelaiko ateak mugitzekoa futbol zelaia txikiagotuz, oreka zirkuitua...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!