Intxurre gailendu zaio Tolosari

Ataria 2022ko martxoaren 26a

Gipuzkoako Udaberri txapelketako kadeteen 1. mailako finala jokatu zen atzo Alegian.

Tolosaldekoak ziren finalistak: Tolosa belauntzarra eta Castro ibartarra (Tolosa Pilota Elkartea), eta Murua-Iturrioz altzotarrak (Intxurre Pilota Eskola). Azken hauek irabazi zuten, 22-12. Partida emaitzak erakusten duena baino lehiatuagoa izan zen.

Bestalde, eskuz binaka alebinen 2. mailan, Intxurreko Ormaetxea eta Garaikoetxea 16-9 gailendu zitzaien Gure Txeruko Pikabea eta Bordagarairi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!