Gazte Eguna ospatzen ari dira Alegiako Gaztetxean

Ataria 2022ko martxoaren 26a

Gauean Odolaren Mintzoa eta Skasti taldeen kontzertuak izango dituzte, 23:00etan hasita, gaztetxean bertan.

Mahaiaren bueltan hasi dute Gazte Eguna, Alegiako Gaztetxean. Eguna borobiltzeko, 23:00etatik aurrera, kontzertuak izango dituzte: Odolaren Mintzoa eta Skasti taldeak arituko dira, eta sarrera 5 euro ordaindu beharko da.

Gaurko egunaz gain, apirilaren 8an, ostiralean, 22. Korrika Alegiatik pasako dela aprobetxatuz, bat egin du Alegiako Gaztetxeak eta 21:45ean, Korrikaren etorrerari harrera egingo diote. Parte hartzeaz gain, gero jarraipena izango du festak herrian, eta Afu eta Lukiek taldeen kontzertuak izango dira 23:00etatik aurrera, plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!