Gazte Eguna ospatuko dute Alegian, larunbatean

Ataria 2022ko martxoaren 24a

Gazte Eguna antolatu du larunbaterako Alegiako Gaztetxeak. Bazkaria egingo dute, eta kontzertuak izango dira.

Alegiako Gaztetxeak Gazte Eguna ospatuko du larunbatean. 14:30ean, bazkaria egingo dute gazte guztiek gaztetxean bertan, eta eguna borobiltzeko 23:00etatik aurrera kontzertuak izango dituzte. Odolaren Mintzoa eta Skasti taldeek eskainiko dituzte kontzertuak. Sarrera 5 euro ordaindu beharko da.

Gazte Egunaz gain, apirilaren 8an, ostiralean, 22. Korrika Alegiatik pasako dela aprobetxatuz, bat egin du Alegiako Gaztetxeak eta 21:45ean, Korrikaren etorrerari harrera egingo diote. Parte hartzeaz gain, gero jarraipena izango du festak herrian, eta Afu eta Lukiek taldeen kontzertuak izango dira 23:00etatik aurrera, plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!