Paula Del Pozo triatloilaria bederatzigarren izan da Europako Kopan

Ataria 2022ko martxoaren 16a

Paula Del Pozo, aurreko urtean egindako proba batean.

Paula Del Pozok bederatzigarren postua lortu zuen larunbatean Frantziako Lievin hirian jokatu zen Europako Triatloi Kopako proban.

Super Esprint distantzian egin zen lehiaketa. Hau da, parte hartzaileek distantzia oso laburreko probak egiten dituzte hurrengo fasera sailkatzeko. 150 metro igerian 25 metroko igerilekuan, 3 kilometro bizikletan eta korrika kilometro bat. Del Pozok zazpigarren amaitu zuen lehen sailkatze proba. Aurrera egin ahal izateko bigarren aukeran lehiatu behar izan zuen triatloilari alegiarrak eta bertan garaipena lortu zuen. Ondoren, finalerdietan ere maila bikaina eman eta bigarren postuan sailkatu zen, final nagusirako txartela lortuz. Finalean bederatzigarren postua lortu zuen Del Pozok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!