M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2022

Mendi Martxa Morearekin hasiko dira, Alegian

Ataria 2022ko martxoaren 3a

Alegiako Eztanda talde feministak martxoaren 8ra begirako egitaraua antolatu du. Hasteko Mendi Martxa Morea egingo dute, larunbatean, Mareara, eta Alegiako Mendi Asanbladarekin elkarlanean antolatu dute.

Ate joka da Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta Alegiako Eztanda talde feministak lau ekitaldi antolatu ditu. Lehena, eta Alegiako Mendi Asanbladarekin elkarlanean antolatuta mendi martxa egingo dute.

Larunbatean izango da Mendi Martxa Morea, eta 09:00etan abiatuko dira Mareara. Plazan elkartuko dira, eta bertatik oinez abiatuta egingo dute bidea. Parte hartzeko deia luzatu dute.

Emakumeen Nazioarteko Egunean, hau da, martxoaren 8an, elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan, plazan. Ostegunean, hilaren 10ean, pintxopote morea egingo dute. Zerbait morea jantzi, eta 19:00etatik aurrera poteatzera irteteko gonbidapena egin dute Eztanda talde feministakoek. 

Martxoaren 15ean, asteartean, Raketistak dokumentala eskainiko dute Alegiako zineman. Behin dokumentala ikusita herriko palisten testigantzak entzuteko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!