Alegiako Mendi Asanbladak bat egin du Intxurre elkarteak bere 50. urteurreneko ospakizunean antolatu duen mendi irteerarekin. Igandean izango da, eta 08:00etan abiatuko dira elkartetik.
Mendi asanbladak Intxurre elkarteak mendiarekin edo mendizaletasunarekin "beti" eduki duen lotura "aitortu eta goraipatu" nahi izan du, iganderako antolatu duten mendi irteera deialdira batuz.