Tigrayra bideratuko dute Intxurre futbol taldearen saria

Ataria 2022ko urtarrilaren 3a

Altzoko Ostatuak jaso du Intxurre futbol taldearen 1.000 euroko saria. Tigray herrialdean dagoen Wukro herriko elkartera bideratuko dute dirua.

Urteroko zozketa egin du Intxurre futbol taldeak eta 148. zenbakia atera da saridun. Altzoko Ostatua izan da 1.000 euroko saria eskuratu duena eta ostatuko arduradunek erabaki dute diru kopuru hori Tigrayra bideratzea.

Angel Olaran misiolaria Tigray eskualdeko Wukro herrian ari da lanean eta bertan laguntzaile gisa aritu izan da Maider Arostegi alegiarra.

Argazkian, ezkerretik eskuinera, Intxurreko Imanol Irazustabarrena, Altzoko Ostatuko Jokin Zabala eta Maider Arostegi.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!