Aldaketak egingo dituzte zenbait udal zerbitzutan

Ataria 2021eko abenduaren 30a

Udaletxea, kultur etxea eta gizarte zerbitzuen bulegoa, abenduaren 31n itxita egongo dira. Datorren astean instalakuntzak zabalik izango dira eta kirol eta kultur etxea goizez bakarrik egongo da irekita.

Inaxio Begiristain kirol eta kultur etxeko ordutegiak aldaketak izango ditu egun hauetan. Abenduaren 24an eta 31 eta urtarrilaren 6an itxita egongo da. Abenduaren 27tik 30era eta urtarrilaren 3tik 7ra, aipatu egunak barne, 09:00etatik 14:00etarako ordutegian egongo da zabalik. Horrenbestean, gimnasioa eta pilotalekua ere ordutegi horretan erabili ahal izango dira. Liburutegiari dagokionean, aipatu egun horietan goizez egongo da zabalik 10:00etatik 13:00era.

Urtarrilaren 10ean zerbitzu guztiek ohiko ordutegia berreskuratuko dute.

Bide batez, udalak jakinarazi duenez, abenduaren 31n, ostirala, udaletxea, kultur etxea eta gizarte zerbitzuen bulegoa itxita egongo dira. Urtarrilaren 3an instalakuntza guztiak zabalik izango dira, herritarren zerbitzura. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!