Paula Del Pozo bigarren izan da triatloiko Espainiako superesprint txapelketan

Ataria 2021eko urriaren 5a

Paula Del Pozo, ezkerrean, podiumean.
Iragan asteburuan Pontevedran jokatu zen proba eta junior mailan lortu zuen alegiarrak txapeldunorde izatea, eta taldeka brontzezko domina lortu zuten.

Paula Del Pozo triatleta alegiarrak beste emaitza nabarmen bat lortu du. Pontevedran (Galizia) jokatutako Espainiako esprint eta supersprint distantzietako triatloi txapelketak jokatu ziren eta supersprint mailan, emakumezko juniorretan, bigarren sailkatu zen alegiarra. Modalitate horretan, igerian 600 metro, bizikletan 6 kilometro eta korrika kilometro eta erdi osatu behar izan zituzten. Del Pozoren  taldea den Saltoki Trikideakek, taldekako sailkapenean hirugarren postua lortu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!