Artola txapelketatik kanpo geratu da

Ataria 2021eko urriaren 2a

Argazkia: EITB.EUS

Lau eta Erdiko Txapelketako final-zortzirenetan Elordiren aurka 16-22 galdu du alegiarrak.

Elordiren etxean, Mallabiako pilotalekuan jokatu zuten atzo gauean partida, eta Iñaki Artolak ezin izan zuen final-laurdenetako ligaxkarako sailkatu. Elordik sekulako bizitasunarekin hasi zuen partida, 0-7 jarriz, eta abantaila horrek lagundu zion gerora garaipena lortzen. Elordiren alde nagusiena bederatzi tantotakoa izan zen, 6-15, eta Artola hobeto aritu bazen ere partidaren bigarren zatian, ez zen nahikoa izan mallabitarrari harrapatzeko. Elordik final-laurdenetako ligaxkaren lehen partida Altuna III.aren aurka jokatuko du, urriaren 10ean, Astelena pilotalekuan.

 

Atzoko partidan guztira 218 pilotakada eman zituzten bi pilotariek. Artolak 9 tanto egin zituen eta 2 galdu. Elordik, berriz, 20 tanto egin eta 7 galdu zituen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!