Postu txikiz bete da Alegiako plaza

Leyre Carrasco 2021eko irailaren 26a

Ohitura zaharra berreskuratuz, hamalaugarren urtez antolatu du Alegiako Udalak nekazari eta artisau azoka.

Iaz, pandemia tarteko, Alegian ere ez zuten azokarik antolatu. Aurten, ordea, azken unean bada ere, Alegiako Udaleko Kultura batzordea azoka egitera animatu da. Gaur goizean antolatu dute XIV. Artisau eta Nekazal Azoka; 11:00etatik hasita 14:00etara, hain zuzen.

Hamalau postuk osatu dute guztira aurtengo azoka, eta jendetza gerturatu da horiek ikusi, erosi edota kontsumitzera. Bertako produktuak izan dira nagusi, eta postu gehienetan jatekoak izan dira. Hala ere, beste hainbat artisautzari lotutakoak jarri dituzte. 

Bertara gerturatu diren herritarrek musukoa jantzita eramatea derrigorrezkoa izan dute. Gainera, plazara sartu eta ateratzeko puntu ezberdinak jarri dituzte, jende pilaketak ekiditeko asmoarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!