Bi urtez luzatu du Iñaki Artolak bere hitzarmena Baikorekin

Ataria 2021eko irailaren 24a

Pilotari alegiarra gustura dago lortutako hitzarmenarekin. Enpresaren aldetik ere berarekin gustura daudela azaldu du Artolak, eta bi aldeak konforme geratu direla egindako kontratu luzapenarekin.

Buruz Buruko Txapelketarako finalera sailkatu ostean, ezin izan zuen jokatu partida hori Artolak, lesionatu egin zelako finalerdian. Lau hilabete eta gero berriro itzuli da kantxetara, eta kontratua berritu ondoren, gogoz dago alegiarra berriro jokatzen jarraitzeko. Igande honetan du hurrengo norgehiagoka, eta hurrengo asteburuan Lau eta Erdiko Txapelketako partida izango du alegiarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!