Ateak itxiko ditu Erretirodunen tabernak larunbatean

Ataria 2021eko irailaren 15a

Alegiako plazan dagoen Erretirodunen tabernak ateak itxiko ditu larunbatean, 20 urte eta gero.

Alegiako Mari Jose Leundak 20 urtez eduki du herriko Erretirodunen taberna zabalik. Orain, erretiroa hartzeko unea iritsi zaio Leundari, eta larunbatean ateak itxiko ditu tabernak.

Alegiako erretirodunen egoitzako tabernaren kudeaketa lehiaketa publikora atera zuen Erretirodunen elkarteak ekainean, baina oraindik ez dute zehaztu berriz noiz irekiko den taberna.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!