Nesken taldea sortu nahi du Elorri Aldapa Saskibaloi taldeak

Ataria 2021eko irailaren 9a

Taldea martxan jarri zutenetik emakumeen taldea sortzea du erronka Elorri Aldapa Saskibaloi Taldeak. Hori horrela, saskibaloian aritzeko gogoa duten emakumezkoei astearteetan jarri diete hitzordua, 19:00etan, Elorri pilotalekuan.

Ilusioz ekin dio Elorri Aldapa saskibaloi taldeak 2021-2022 denboraldiari. Iazko etenaren ostean, dagoeneko ekin dio denboraldi-aurreari gizonezkoen nagusien taldeak. Hilabetera hasiko dira lehiatzen.

Taldea sortu zenetik, ordea, emakumezkoen taldea sortzeko erronka izan du Elorri Aldapak. Orain artean lortu ez duten arren, aurten ere ez dute amore eman nahi, eta emakumeei gonbidapena luzatu diete. Saskibaloia gustuko izan eta ondo pasatzeko gogoz dauden neskei taldearekin harremanetan jartzeko eskatu diete, edo, astearteetan, 19:00etan, Elorri pilotalekuan duten hitzordura agertzeko deia egiten zaie.

Saskibaloirako zaletasuna sustatu nahi dute, eta probatu ez dutenei ere astearteetan 19:00etan Elorri pilotalekura agertu eta probatzeko deia egin diete. Ekimen hori, zehazki, 2006 eta 2007an jaiotako kadeteei eta 2004an eta 2005ean jaiotako juniorrei zuzenduta dago.

Informazio gehiago nahi duenak elorri.aldapa@gmail.com helbide elektronikora idatzi dezake.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!