Paula Del Pozo hamalaugarren izan da Europako triatloi kopan

Ataria 2021eko irailaren 8a

Paula Del Pozo, artxiboko irudi batean.

Alegiarrak junior mailako Europako triatloi kopako proba jokatu zuen igandean Banyolesen (Katalunia).

Del Pozok hamalaugarren postua lortu zuen esprint distantzian jokaturiko proban. Igerian 750 metro egin behar izan zituzten, bizikletan 19,8 kilometro eta korrika 5 kilometro. Triatleta alegiarrak 10.27an egin zuen igeriketako zatia, 28.39an bizikletakoa eta 18.12an korrikakoa. Irabazlearengandik 1.12ra helmugaratu zen Del Pozo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!