Euskara herrian bertan ikasteko aukera eskainiko du Alegiako Udalak

Ataria 2021eko irailaren 3a

Azken urteetan egin moduan, Alegiako Udalak euskarara gerturatu nahi ditu herritarrak. Behe, erdi eta goi mailako ikastaroak eskainiko ditu, eta hilaren 22ra bitartean eman daiteke izena udaletxean.

Alegiako Udala 2021-2022 ikasturtea prestatzen hasia da, eta eskualdeko euskalgintzako hainbat eragilerekin elkarlanean, herrian bertan euskara ikastaroak eskaintzeko baliabideak jarriko ditu. Egitasmoak euskara maila hobetu edo hizkuntza ikasi nahi dutenei bideak erraztea du helburu, eta hala nahi duten herritarrak pausoa ematera animatu nahi ditu.

Behe, erdi eta goi mailako ikastaroak eskainiko dira Alegian. Hori bai, izena ematen duten pertsona kopuruaren arabera izango da; lehenik herrian bertan taldeak antolatzea posible ote den aztertuko dute, eta gutxieneko kopuru hori lortzen bada, zerbitzua herrian bertan eskainiko dute. Eta urtero egiten duen moduan, udalak diruz lagunduko die izena ematen dutenei.

Izena emateko azken eguna hilaren 22a, asteazkena, da. Interesatuek alegia.eus webgunearen bidez eskuratu dezakete izena emateko bete beharreko orria edo udaletxean bertan, eta behin beteta udaletxean bertan entregatu beharko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!