Oria ibaiko hiru presa txikiak eraisteko lanak hasi dituzte

Ataria 2021eko abuztuaren 11

Ur emaria kontrolatzeko estazioan arrapala bat eraikiko dute, eta horrekin arrain faunaren luzerako mugimendua erraztuko dela esan dute.

Oria ibaiak Alegian dituen hiru presa eraisteko lanak hasi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen departamentuak ibaiko arrainen mugimendua hobetzeko helburuarekin. Presa txikiak eraisteaz gain, ur emaria kontrolatzeko estazioan arrapala bat eraikiko dute, eta azaldu dutenez, horrekin arrain faunaren luzerako mugimendua erraztuko da. Aldundiaren arabera, lan horiek ingurumenean eragin txikia izango dute eta "nabarituko den hobekuntza handiagoa izango da, eragingo duen inpaktuarekin alderatuta".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!