Paula del Pozo izan da azkarrena Rigan

Ataria 2021eko abuztuaren 8a

Alegiarrak Europako triatloi kopako proba irabazi du, 1:04:29ko denbora eginez.

Paula Del Pozo alegiarrak junior mailako Europako triatloi kopako proba irabazi du. Rigan (Letonia) jokatu da gaur proba, eta 1:04:29ko denbora egin du. Bere atzetik, Raquel Alzaga sailkatu da 9 segundora, eta hirugarrena, 58 segundora, Paula Sanchez izan da.

750 metro egin dituzte igerian, 22 kilometro bizikletan eta 5,1 kilometro korrika. Del Pozo ia proba guztian joan da aurretik. Igeriketan, 11:27ko denbora eginda lehen postuan bukatu du. Txirrinda gainean ere lehen postuan joan da, azken itzulian harrapatu duten arte. Lasterka, ordea, azkarrena alegiarra izan da berriro, eta azkenean proba ere berak irabazi du.

Hamahiru probaz osatutako kopa da, eta Letoniako hiriburuan jokatu dena zortzigarrena izan da.

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!