Paula Del Pozok junior mailako Europako triatloi kopako proban hartuko du parte

Ataria 2021eko abuztuaren 5a

Paula del Pozo, iazko Espainiako triatloi txapelketako irudi batean.

Igande honetan Letonian lehiatuko da, kopako zortzigarren proba izango da; alegiarra hamabigarren izan zen maiatzean, Polonian.

Paula Del Pozok junior mailako Europako triatloi kopako proba izango du igandean, Rigan. Guztira hamahiru probaz osatutako kopa da, eta Letoniako hiriburuan jokatuko dena zortzigarrena izango da. Del Pozok Poloniako Olsztyn hirian jokatutako proban hartu zuen parte maiatzaren amaieran, eta bertan, hamabigarren postua lortu zuen.

Igandeko lasterketan 750 metro egin beharko dituzte igerian, 22 kilometro bizikletan eta 5,1 kilometro korrika.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!