Ertzaintzak jakitera eman duenez, Alegiako baso pista batetik bizikletan jaisten ari zen 15 urteko gaztea istripua izan eta erori denean. 12:30ak inguruan jaso dute deia larrialdi zerbitzuek. Helikopteroak erreskatatu behar izan du eta Usabalgo kirol gunera eraman dute. Han Osakidetzako zerbitzuek artatu dute eta Donostiako ospitalera eraman dute.