Amaitu da Intxurre Pilota Eskolak uda honetarako, ekainean eta uztailean antolatutako Udako Pilota Eskola. Hain justu, atzo eman zioten amaiera jaialdi batekin, Alegiako Elorri frontoian. Parte hartzaile guztiek oroigarri bana jaso zuten, bertara gerturatu zen Jokin Altunaren eskutik.
Alegiako eta Ikaztegietako 18 neska-mutilek parte hartu dute Udako Pilota Eskolan, Intxurreko Gorka Altunaren gidaritzapean. "Ekintza arrakastatsua izan dela esan dezakegu eta, era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei eta baita ekimen hau aurrera eramatea posible egin duten guztiei", esan dute.