Paula del Pozo bigarren izan da Espainiako Triatloi Txapelketan

Ataria 2021eko uztailaren 27a

Junior mailako Europako Txapelketan ariko da alegiarra, Espainiako selekzioarekin; abuztuaren 8an izango da, Rigan.

Asteburuan, Espainiako Triatloi Txapelketak jokatu dira Logroñon; Paula del Pozo triatloilari alegiarra bigarren sailkatu zen, elite kategorian. Distantzia olinpikoa egin zuten lasterkariek: 1.500 metro igerian, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika. Postu horri esker, junior mailako Europako Txapelketa jokatzeko hautatua izan da Espainiako selekzioarekin. Abuztuaren 8an izango da proba, Rigan (Letonia). Del Pozok, Espainiako Federazioaren Blume Beka jaso berri du, hurrengo denboraldia errendimendu altuko zentroan igarotzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!