Lau tona eta erdi hondakin jaso dituzte maiatzetik uztailera Alegian

Ataria 2021eko uztailaren 23a

Alegiako Udalak ibaiaren eta naturaguneen hondakin solidoak biltzeko eta kentzeko zerbitzua kontratatu du lehen aldiz. Udalak esan du deigarri egin zaiola zuhaitzen adarretan aurkitutako toallatxoak eta udaletxeko plaza inguruan jasotako hondakin kopurua.

Ibaiaren eta naturaguneen egoera ekologikoa hobetzeko asmoz, aurten lehen aldiz Alegiako Udalak hondakin solidoak biltzeko eta kentzeko zerbitzua kontratatu du.

Maiatzean, Langaurreko atsedenlekutik 106,381 kilo zabor bildu ziren. Horretaz gain, iturriak, su tokiak eta atsedenlekua ere txukundu zituzten. Ekainean, berriz, Txulubitxo errekako inguruko bi hondakin pilaketak ere garbitu zituzten, 3.978,65 kilo zabor bilduz.

Uztailean, Oria ibaiaren, Aritzaga errekaren eta Txubiritxo errekaren ubide eta bazterretatik 577,965 kilo hondakin solido bildu zituzten; denera, 4.663 kilo zabor bildu dituzte azken garbiketa lanetan. Aurkitutakoen artean, bi trafiko seinale, kotxe gurpilak edota obrako konoak nabarmendu ditu udalak. "Aipatzekoa ere zuhaitzen adarretan trabatuta aurkitutako toallita kopuruak eta kaleko hondakin kopuruak udaletxeko plaza inguruan".

Baina, lan hori ez dela nahikoa esan du udalak, "inguruan ikus ditzakegun hondakin guztiak kentzeko"; horregatik, irailean egingo den hurrengo garbiketan parte hartzeko deia egin die herritarrei. "Ea denon artean lan eginez Alegia garbiagoa lortzen dugun". Udalak dagokion unean emango du garbiketan laguntzeko izena emateko modu eta epeen berri.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 4.612,14 euroko diru-laguntza eman diola Alegiako Udalari proiektu hau aurrera eramateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!