Etxerako bidea elkarrekin egiten jarraitzeko

Josu Artutxa Dorronsoro 2021eko uztailaren 17a

Etxerako bidea elkarrekin eg 1 1626523331387
Etxerako bidea elkarrekin eg 2 1626523331698
Etxerako bidea elkarrekin eg 3 1626523331994
Etxerako bidea elkarrekin eg 4 1626523332311
Etxerako bidea elkarrekin eg 5 1626523332603
Etxerako bidea elkarrekin eg 6 1626523333207
Etxerako bidea elkarrekin eg 7 1626523333561
Etxerako bidea elkarrekin eg 8 1626523334022
Etxerako bidea elkarrekin eg 9 1626523334405
Etxerako bidea elkarrekin eg 10 1626523334722
Etxerako bidea elkarrekin eg 11 1626523335043
Etxerako bidea elkarrekin eg 12 1626523335342

Tolosaldeko Sarek, Alegian amaitu du duela bi aste abiatutako Ibilian Ibilian Etxerako Bidean dinamika ibiltaria, beste eskualde batzuei erreleboa eman aurretik; 200 lagun inguru bertaratu dira eskualdeko herri ezberdinetatik.

Izan Bidea dinamikaren barruan, milaka euskal herritarrek pasa den hilabetean Euskal Herriko tontorrik ezagunenak igo zituzten Sarek deituta. Preso eta iheslarien etxeratzearen alde, eta elkarbizitzaren eta bakearen alde egin zuten ekimena, hain zuzen ere. Duela gutxi, "pozez" hartu zuten Andaluziako espetxeetatik egin diren azken lekualdatzeen berria.

Hori dela eta, Izan Bidea dinamikari bultzada bat emateko asmoz, Ibilian Ibilian Etxerako Bidean dinamika ibiltaria jarri zuten martxan duela bi aste. Debabarrena eta Debagoienan hasitako ibilbideari, Buruntza eta Goierrik eman zioten jarraipena; azken egunetan, berriz, Tolosaldeak.

Horrela, eskualdea batu duen Ibilian Ibilian Tolosaldea urdinduz ekimena gauzatu dute gaur. Goizean herri ezberdinetatik oinez edo bizikletan abiatu diren 200 lagun inguru bildu dira, eguerdian, Alegian. Bertan, herritarrak eskertu eta zoriondu ditu Tolosaldeko Sarek: "Mila esker, Tolosaldea urdintzeko erronka posible egin duzuen guztioi, salbuespen espetxe politika amaitzearen aldeko aldarriaren bozgorailu zareten guztioi".

Azken hilabeteetan emandako aurrerapausoak eta gerturatzeak, "denok egiten dugun lanari esker" gertatzen ari direla nabarmendu dute. "Baina oraindik asko dugu egiteko. Une honetan, euskal presoen herena soilik dago Euskal Herriko kartzeletan, 60 besterik ez. Gainerako 147 presoek, Espainiako zein Frantziako espetxeetan jarraitzen dute, guztiek gurekin behar luketen arren. Lege arrunta aplikatuta ere, ez lukete arazorik behar gradu progresioan aurrera egiteko, baina oraingoz, euskal preso gutxik lortu dute hirugarren gradua aplikatzea".

Ondorioz, ibilian ibilian, etxerako bidea egiten jarraitzeko deia luzatu dute. Hain justu, Iñaki Artola alegiarrak eman die erreleboa datozen egunetan ekimenak antolatuko dituzten Urola Kosta, Oarsoaldea eta Bidasoa eskualdeei. Bestetik, uztailaren 22, 23 eta 24rako Euskal Herria zeharkatuko duen bizikleta martxan nahiz abuztuaren 21ean Gipuzkoako Dinamika ibiltariari amaiera eman eta eskualde guztiak batuko dituen Donostiako mobilizazioan parte hartzeko gonbita luzatu die Sarek eskualdeko herritarrei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!