Altuna III VS Rezusta _ Buruz Buruko Finala 2021

Artolarik gabeko finala

Ataria 2021eko ekainaren 20a

Ez da aparteko girorik izan Alegian, Iñaki Artolaren herrian, buruz buruko finala jokatu den egunean

Alegian nabaria zen atzo Iñaki Artolak ez zuela buruz buruko finala jokatzen. Tabernetan ez zegoen giro berezirik, eta nabarmentzekoa herrian zehar zeuden pankartak ziren, Artolari animoak emanez.

Artolak egin duen moduan, bere herrikide eta zaleak ere pixkana joan dira finala ez jokatzearen kolpeari buelta ematen, eta aurrera begira herriko pilotari profesionalak etorriko diren txapelketetan buruz buruko honetan eman duen maila errepikatzea espero dute.

Herriko Intxurre pilota eskolakoak ez zuten hitzordu berezirik egin finala jarraitzeko, eta tabernetan ere ez zen aparteko girorik. Hainbat pilotazale elkartu dira, kuadrillatan, finalaren jarraipena egiteko, baina herritarrak jokatu izan balu edukiko lukeen distirarik gabe.

Artola maitatua da herrian, eta horren erakusle dira Alegian jarrita dauden pankartak. Iñaki hi beti gure txapeldune dio horietako batek, Artola beraren kamisetak ondoan zintzilik dituela. Aupa Iñaki dio beste batek, eta Aupa Artolatarrak hirugarrenak. Udaletxearen balkoian, Intxurre pilota eskolakoek eskaini zioten pankarta dago jarrita, Aupa Iñaki, hirekin getxerek dioena. Animo guzti horiek bete diote Artolari eta lagunduko diote hurrengo txapelketetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!