'Agur Etxebeste!' filmaren proiekzioa atzeratu dute

Ataria 2021eko ekainaren 18a

Gaurko iragarrita zegoen Agur Etxebeste! filma uztailaren 7an eskainiko dute. Eguraldi iragarpena ikusita hartu dute erabakia.

Ohiko eran festarik ezin antolatu, baina Alegiako Udalak ahalegina egin du herritarrei kultur eskaintza zabala egiteko eta hainbat ekitaldi antolatu ditu. Egitarau horren barruan antolatutako gaurko Agur Etxebeste! filmaren proiekzioa, ordea, atzeratzea erabaki du udalak. Izan ere, gaur iluntzerako euria iragarri dute.

Uztailaren 7an 22:15ean ikusi ahal izango da filma, Kalebeherako parkean. Sarrera erreserbatuta zutenei telefonoz jakinaraziko diete zer egin, eta data berrirako sarrera hartu nahi dutenek, Alegiako udalaren webgunearen bidez edo 943 65 46 98 telefono zenbakira 10:00etatik 14:00etara deituta eskatu ahal izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!