Hamabost neska-mutilek eman dute izena, eta ekaineko eta uztaileko astearte eta asteazken arratsaldetan ari dira elkartzen. 5 urtetik hasi eta 12 urte bitarteko haurrentzako zuzenduta dago udako pilota eskola. Dagoeneko martxan izan arren, izen emateko aukera egon daiteke oraindik. Horretarako udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzi daiteke.
