Paula Del Pozo, hamabigarren Europako Kopan

Ataria 2021eko ekainaren 3a

Paula Del Pozo, iaz parte harte zuen Europako Koparen proba batean.

Paula del Pozo alegiarrak triatloiko Europako Kopako proba izan zuen asteburuan Poloniako Olsztyn hirian.

Alegiarra Espainiako selekzioarekin aritu zen eta hamabigarren postuan amaitu zuen, 1.04.34ko denborarekin. Igerian 750 metro (10.34), bizikletan 20 kilometro (33.39) eta korrika 5 kilometro (18.27) egin zituen Del Pozok.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!