Alegiako guraso elkartearen logo berrian,  ur tanto eraberrituak

Ataria 2021eko ekainaren 2a

Iturri Zahar guraso elkarteak lehiaketa bidez aukeratu du Jon Aramendiren irudi berria. Logo zaharrak ez zuen kalitate nahikorik eta arazoak zituztenez aldatzea erabaki dute.

Alegiako Iturri Zahar guraso elkarteak irudi berria du. Arazoak zituztela logoarekin azaldu du Ixa Irigoien guraso elkarteko kideak. Logo berriaren beharra ikusita lehiaketa bidez aukeratzea erabaki zuten. Hamasei logo jaso dituzte, eta Jon Aramendi alegiarrarena izan da aukeratua.

Garaiko inprentako kide batek eta guraso elkartekoek egin dute epaimahai lana. Bi bereiztea erraza egin zitzaiela esan du Irigoienek, eta «gutxirekin asko» esaten duelako aukeratu dutela. Ur tanto eraldatuak ikusi dituzte irudi berrian. 

Irigoienek elkartearen izenean eskerrak eman dizkie parte hartu duten eta lagundu duten guztiei. Erakusketa jarri nahi zuten, baina azkenean bideo bidez zabaldu dituzte lan guztiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!