Sutarri dantza taldeak izen ematea zabaldu du

Ataria 2021eko maiatzaren 31

Gaurtik hasi eta ekainaren 11 bitarte Sutarri dantza taldean apuntatzeko aukera zabalik izango da.

Alegiako Sutarri dantza taldea ikasturte berrira begira jarri da, eta matrikula egiteko epea ireki du. Gaurtik hasi eta ekainaren 11 bitarte izena eman dezakete dantzan ikasi nahi dutenek.

Izen emate orria bete beharko dute interesatuek, eta kultur etxean eskuratu daiteke. Goizetan 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldetan, 18:30etik 20:00etara. Bestela, sutarridantzataldea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzi, eta bete beharreko orria bidaliko zaie.

Hori bai, 2016. urtean jaiotakoek edo hortik gorakoek eman dezakete izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!