Motozerrarekin zauritu da gizonezko bat Alegian

Ataria 2021eko maiatzaren 19a

Alegiako Errotaldea auzoan gertatu da istripua, eta zauritua Donostiako ospitalera eraman dute.

48 urteko gizonezko batek, motozerrarekin lanean ari zela, zauria egin du hankan. Alegiako Errotaldea auzoan dagoen baserritik gertu izan du istripua, gaur, 16:00ak aldera. Istripua izan duenean torniketea ezarri eta larrialdi zerbitzuei deitu diela azaldu du Ertzaintzak. Larrialdi zerbitzuek zauritua bertan artatu badute ere, azkenean Donostiara eraman dute helikopteroz, bertako ospitalean artatzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!