Udaleku irekietarako eta kirol udalekuetarako begiraleak kontratatuko dituzte Alegian

Ataria 2021eko maiatzaren 17a

Alegiako Udalak udarako udaleku irekiak eta kirol udalekuak antolatuko ditu. Begirale lana egin nahi duenak maiatzaren 28a baino lehen bidali beharko du Curriculum Vitaea.

Udaleku irekiak eta kirol udalekuak antolatuko ditu udara begira Alegiako Udalak, eta hori aurrera eramateko begiraleak kontratatuko ditu.

Bi jarduera ezberdin eskainiko dituzte adin ezberdineko haurrentzat. 

Alegian lan egin nahi dutenek kultur etxera bidali beharko dituzte curriculumak. Ezingo da kultur etxera bertara joan, eta kultura@alegia.eus helbide elektronikora bidali beharko dira. Izena emateko azken eguna maiatzaren 28a izango da. Hori bai, Curriculumean bietako zein jardueratan lan egitea interesatzen zaien zehaztu beharko dute begirale izan nahi dutenek.

Informazio gehiago nahi duenak 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu dezake edo kultura@alegia.eus helbide elektronikora idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!