Artola Buruz Buruko final laurdenetan izango da

Leyre Carrasco 2021eko maiatzaren 16a

Alegiarra gailendu zaio Agirreri gaur Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu duten partidan

Gaur Iñaki Artolak final zortzirenetakoa jokatu du Asier Agirreren aurka. Partida lehiatua jokatu dute bi pilotariek. Hasieran biak pare parean joan baitira, eta hamaseinako berdinketan aurre hartu du alegiarrak 22-18 eginez. Gauzak honela, Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetan izango da Iñaki Artola. Hain zuzen, alegiarrak Mikel Urrutikoetxearen aurka jokatuko du datorren igandean gaurko eszenatoki berdinean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!