Alegiako herritarrek ere Aberri Eguna gogoan izan zuten igandean. Balkoietan ikurrinak jartzeko deia egina zuten, eta horrez gain, elkarretaratzea egin zuten Bulebarren. Suziriak bota zituzten, eta ikurrina mordo bat jarri zituzten Bulebarren bertan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?