Logotipoa berritzeko lehiaketa antolatu du Iturri Zahar Guraso Elkarteak

Ataria 2021eko martxoaren 31

Alegiako Iturri Zahar Guraso Elkarteak bere logotipoa aldatzeko lehiaketa jarri du martxan. Lanak apirilaren 15etik 30era aurkeztu beharko dira, kultur etxean.

Alegiako Iturri Zahar Guraso Elkarteak logotipo lehiaketa jarriko du martxan bere irudia berritzeko.

Lanak apirilaren 15etik 30era aurkeztu beharko dira, bi egunak barne, eta kultur etxean aurkeztu beharko dira. Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork parte hartu dezake, eta saria jarri dute irabazlearentzat. Logotipo irabazlearentzat 100 euroko saria izango da. 100 euroko bonua herriko komertzioetan gastatzeko izango da.

Lehiaketan parte hartzeko argibide gehiago eskuratu nahi dituenak Alegiako kultur etxean bertan eskuratu ditzake. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!