Era guztietako obrak egiten ditu IAR Eraikuntzak enpresak. Alegiako Bazurka industrialdeko 40. zenbakian kokatu daude, eta Ion Ander Rogriguez eta Arantxa Irazuk gidatzen duen lantaldea zazpi lagunek osatzen dute.
Etxebizitzen eraberritzeetan, teilatuetan edo fatxadetan egiten dute lan. Hori bai, etxebizitza batean garrantzi berezia ematen diote isolamendu egoki bat jartzeari: «Etxebizitzetan emisioen gasak gutxitu egiten dira, eta baita berogailuaren gastua ere». Hemen, oraindik ere, isolamenduari ez zaiola garrantzirik ematen diote, baina etxebizitza pasibo edo jasangarrietan sartuta daude IAR-en. Obrei begira, etxebizitza pasiboetako ziurtagiria duen arkitekto batekin elkarlanean aritzen dira: «Honela eskura ditugu etxeak hobeto isolatzeko baliabideak. Ez da bakarrik isolamendu asko jartzea, baizik eta ondo jartzean dago gakoa».
Obra bat hasten denetik bukatu bitarte, guztiaz arduratzen dira. «Kontratistak gara, eta gure lan taldearekin gremio guztiak koordinatuz egiten dugu lan», dio Rodriguezek. «Egurrezko egituratik hasi, eta obran sartzen den guztia», argitzen du. «Fatxada bat eraberritu eta pintatzeraino», gaineratu du Irazuk.
Obra bat egin nahi duenari guztiaren aurrekontua egiten diote, eta «horrela ez du berak arduratu behar ezer bilatzeaz. Koordinazio guztia eta obraren ardura gure gain hartzen ditugu», azaldu dute. Inolako konpromisorik gabe eskatu daiteke IAR Eraikuntzak-en egin asmo den obra handiaren edo txikiaren aurrekontua; bezeroari materiala aukeratzerako orduan ere, gomendioak eman ohi dizkiote.
Etxebizitza zaharrak berritzen dagoela momentu honetan lanik gehiena dio Rodriguezek; «duela 40-50 urte etxe pila egin ziren, eta beharra ere badute». Berriz ere isolamenduan jarri du arreta: «30 urtetik atzerako etxeetan ia ez dute isolamendurako ezer». Irazuk azaltzen duenez, «pisu bateko obra denean pisu horretako isolamendua hobetzen saiatzen gara. Fatxada bada, etxebizitza osoaren isolamendua hobetzen dugu». Etxea eraberritzerakoan bi aukera jartzen dizkiote obra egin nahi duen bezeroari, eta etxearen konforterako eta jabearen ekonomiarako da mesedegarri: «Leihoek ere eragina dute, eta jada hiru kristalekoak jartzen hasita gaude».
VELUX-EN FORMATUAK
Azpimarra jarri nahi izan dute Velux leihoen gainean. Gipuzkoa mailako Velux leihoen instalatzaile ofizialak dira IAR Eraikuntzakoak. «Velux etxearen ikastaroak eginak ditugu, eta formatuta gaude. Beste edozeinek ez duen moduan, Velux etxeak berak baimendutako instalatzaileak gara», esan du Rodriguezek.