Ordubetez luzatuko da gimnasioa erabiltzeko aukera

Ataria 2021eko otsailaren 5a

Alegiako Udalak astelehenetik aurrera kultur etxeko gimnasioa ordubete gehiagoz zabalduko du.

Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko gimnasioaren ordutegia ordubetez luzatuko du Alegiako Udalak. 

Astelehena, otsailak 8, 15:00etatik aurrera erabil ahal izango dute gimnasioa alegiarrek. Orain arte 16:00etatik 20:00etara eskaintzen zuen zerbitzua, baina ordubete gehiagoz irekitzea erabaki du. Astelehenetik aurrera 15:00etatik 20:00etara bitartean erabili ahal izango da.

Ordubeteko txandak eskaintzen dituzte, eta orain arte egin duten moduan, erabiltzaileek aurrez hitzordua hartu beharko dute 943 65 46 98 telefono zenbakira deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!